2011/12/31

2012ko egutegia - salidas

URTE BARRI ON!!!

Badaukagu 2012ko irteeren egutegia.



2011/12/27

Urte amaiera bizikletaz!

Aupa lagunok.

Ia nor animetan dan gabon zahar egunean Ondarrura joaten, mendi martxa bategaz urtea amaitzeko. Umorea ez da faltako.

2011/11/21

Mungia + Lezamako trenbide zaharra

Domekan paseo ederra eman gendun inguruko bideetatik.

Hasieran, Sondika, Derio, Mungia aldetik, 1975 urtera arte bertatik ibili zan trenaren aztarnen bila:

Sondikako Goiritik Elotxelerriraino, bideak errepide batetik eramaten gaitu, ingelesen hilerria eta Loiu taldearen futbol zelai ondotik pasatu ginen, Larrondoko aintzineko geltokia topo egin arte:

Derioko hilerritik gora egin genuen, Aldekone eta jarraian Aiartzaraino heldu arte. Bertan trenbidearen aztarnarik nabarmenenak aurkitu genituen:




Osteratxu bat Mungia ingurutik, eta Deriora itzuli ginan, Lezamako trenbide zaharraren ibilbide osoa egiteko. Oso egoera onean dago orokorrean, eta gustura Artxandako tuneleraino heldu ginan:


Bizikletak ondo garbitu, eta dutxara...
Hurrengora arte.

2011/11/04

Txorierriko infernua

Zorribiken bideoa aprobetxatuz, guretzako muntaia egin dot. Hona hemen:

2011/10/27

Arratsaldero - Artxandako tunela

Atzo, ETBko Arratsaldero saioan zuzenean agertu ginan Goio eta biok, Artxandako tunela eta Lezamako trenbide zaharrari buruz berbetan, Xabier Mendia kazetariak ederto eroandako elkarrizketa baten.
Bideo honetan grabatuta dago, 2h.27'40''-tik aurrera, zazpi minututako agerraldia, hain zuzen.
Ia zer deritzozuen.

2011/10/18

Artxandako tunela - Txorierriko atea

Larrabetzutik Bilbora… Artxandako tuneletik… oinez edo biziz.

DSC06849~1Sin título-4

DSC06945~1DSC06775~1

Pasa dan domekan, El Correo egunkariak burutu duen Artxandarako irteeran Artxandako tunela irekitzearen aldeko aldarrikapena egon zen Larrabetzuko guraso batzuen partetik, Txirrin txirrin ere, bertan egon zelarik. Tunel hau irekitzea ezinbestekoa da Larrabetzutik Bilboraino oinez edo bizikletaz natur bide batetik joan ahal izateko. Ekintza honetan Txorierriko Atea testua banatu eta sinadurak bildu dira.

2011/10/15

Ganguren

Rubenek eta biok egindako eskapadatxu bat: Gangurenera igon eta bajatu, ti-ta.

Igoera:


Jeitsiera:

2011/09/12

Espinosa de los Monteros

Este domingo nos fuimos tempranito camino de Espinosa de los Monteros.
A las 7:30 AM hubo foto oficial (ya pondremos fotos), y cohetes lanzados con maestría por Seve, el presi.
Suave suave, como suele insistirnos el gran organizador, Iñaki, fuimos hacia Bilbao, bidegorri de Olabeaga, Zorroza, Sodupe, Güeñes,... suave suave. Después de Zalla, primera tachuelita del día, La Herbosa, y pasamos a Artzentales. El paisaje precioso, los montes bien limpitos, temperatura adecuada para pedalear,... nos acercamos al puerto de La Escrita. La dificultad de los puertos va in crescendo, pero las vistas desde el alto son espectaculares. El valle de Karrantza en su plenitud...
Esta salida va a ser recordada por su belleza y por su dureza.
Después de comer unos plátanos bien maduritos,
bajamos a Karrantza a llenar el bidón de agua, y... comienza puerto,... Ubal, es duro, con alguna rampa traicionera, pero una vez más, cada vez más espectaculares las vistas desde el alto. La sierra de Ordunte parece que se puede tocar con los dedos, La Sía,...
Bajada rapidísima a Lanestosa, y... comienza puerto, sin descanso, otro 1ª, Los Tornos, más largo y tendido que Ubal, pero empieza a dejar huella en las piernas de todos... menos de Rubén, que va fresco como una lechuga: "unas tachuelitas" dice.
La subida a Los Tornos es para caerse la baba del paisaje que vamos dejando a nuestros pies, y en el alto volvemos a llenar el bidón, y seguimos sin esperar porque el airecillo allí arriba corre fino fino.
La llegada a Espinosa se hace más larga de lo esperado "nos han movido el pueblo de sitio, se lo han llevado un poco más allá para las fiestas" jajaja
Llegamos sobre la 1 PM, el pueblo en fiestas, y esperamos para reagruparnos tod@s, txirrindularis, familiares, los peques que están dando saltos en los hinchables,... qué felicidad!
Rubén y yo nos damos un buen baño en el río, agua fría pero el cuerpo lo agradece enormemente "ésto es lo mejor del día", dice Rubén.
Llega la hora de comer, en el restaurante Sancho García, en la misma plaza del pueblo. Magnífica comida, repetiremos algún día.

Eskerrik asko txirrindulariei eta gugaz etorri diren guztioi.
Hurrengora arte.
Bideoa prest dago:

Donibane Lohitzuneko triatloia

Iñaki sigue dándole fuerte.
Este sábado se presentó en Donibane Lohitzune (San Juan de Luz), ese precioso pueblo de Iparralde, en un día soleado y caluroso, invitado una vez más por los organizadores del triatlón que ya disputara el año pasado por estas fechas, un poco descontento por el tramo de pie, con algún obstáculo, escaleras, etc., que para él son infranqueables sin ayuda.
Este año creo que ha quedado más a gusto, solo con ver el tiempo que ha conseguido. A ver si nos aporta su opinión en un comentario o así... Anímate Iñaki!

Aquí están sus números (click en la imagen para agrandar):


Fijaros que el tiempo en el sector de carrera es el 1º, aquí es donde Iñaki se desahoga adelantando a un montón de triatletas. Competir todos a la vez es lo que tiene, las diferencias en cada sector son muy grandes. No es lo mismo nadar con brazos y piernas que solo a brazo, ni pedalear con los brazos que con las piernas, pero... correr sobre las ruedas de la silla es más rápido que correr a pie...


Iñaki, vaya sobreesfuerzo de brazos tienes que hacer!
Zorionak berriro ere!

2011/09/06

Txorierriko Infernua

Pasa dan domekan, Lezamara hurbildu ginan beste urte batez, Txorierriko Infernuan parte hartzeko asmoz, Jabi, Ruben eta hirurok.
Ruben, Edugaz berbetan:

Eguraldiaren iragarpenak euria zekarrela zioen, baina zorionez, ez ginen buzti. Hori bai, aurreko egunetako euriaren ondorioz, bide zati batzuk nahiko lokaztuta egon ziren, baina orokorrean, ibilbidea oso egoera onean egon zen, batez ere, hilabete hauetan antolatzaileek egin duten lanari esker.
Izan ere, blog honetatik, gure zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu Zorribike taldekoei, aurten inoiz baino hobeto prestatu dutelako Martxa gogor eta polit hau. Rubenek esango lukeen moduan, "perfekto!".

Betiko moduan, oso giro polita irteera puntuan, 56 txirrindulari konpetitzeko ibilbidea egiteko prest (57 km.), eta 113 gehiago urteroko martxari aurre egiteko (42 km.)
Ruben eta biok, Alaitzegaz berbetan:

Gure irteera "profesionalena" baino 10 minutu beranduago izan zen, eta benetan igerri zela, benetako martxa ematen zuen, erritmo lasaiagoa hasieratik,... askoz hobeto.
Ruben, betiko moduan, aurrekoekin, lehenengo 5en artean, ni apur bat atzerago, eta Jabi lasai lasai bere lagunarekin atzekaldetik.

Goikoelexaldera heldu ginanean, Oiartzungo mutil bat hurbildu zitzaidan, ibilbideaz zenbait gauza komentatu genituen (berak ez zuen ezagutzen), eta aurrera jo zuen, oso indartsu ikusi nuen.
Ibilbidearen erdirantza hurbiltzen ari ginela, erreferentzia bi eman zizkidaten:
- Geldosetik jeisten:
"Ruben te saca un poco de distancia!"
"ya me imagino, eskerrik asko!"
-Erreka zeharkatzean, Edu, zehatzagoa:
"6. zoaz! Ruben 2. Orain dela 5-6 minutu pasatu da!" Eskerrik asko, Edu, txapeldun!

Bigarren zatian, Rubenek bere erritmo "demoledor"arekin jarraitu zuen (baina bere esanetan lasai, patxadaz, berarenganaino heldu zen Oiartzundarrarekin hizketan),
eta ni apur bat moteldu nintzen.

El Viverorako jeitsieran hartutako argazkiak. Gure Larrabetzuko laguna, Negu, animatu zan eta benetan disfrutatu zuen.
lasai lasai


Azkenean, Ruben 2. (monstruo, makina,...), eta goiz polit bat pasatu genuen. Jabi birritan jauzi zan, eta ni behin, baina ezer larririk ez.

http://www.zorribike.com/ web orrialdean martxaren denborak eta argazkiak argitaratzen dituztenean, hementxe jarriko ditugu.

Denborak:(click irudian handiago ikusteko):



Pasa dan urteko (2010) argazkiak:



2011/08/12

Euskal Herriko itzulia DUBIDUBI

Bueno, ia zer deritzozuen.
A ver qué os parece el famoso dubidubi...


2011/08/11

TXIPIROI EXTREME-2011

Katie apurtu arte!

Holantxe deskribatu zuten Eako mendi martxa hau antolatzaileek.
Katie ez, baina Jabik kanbioa apurtu zuen, eta denbora luzea bidetik galdu ere. Animalia!
Uztailak 2an izan zen, baina orain arte ez dituzte argazkiak argitaratu.

Irteeran, Jabi eta biok azkenak atera ginen:
Oso martxa polita izan zen. Kostaldetik barrukaldera, gora eta behera, paisaiak zoragarriak izan ziren:


Elantxobeko aldapa oso oso oso gogorra izan zen:
eta Jabiren bizikletak behar bezalako garapena ez zuenez euki:
Azkenean, eskilarak eta guzti bajatu behar izan genituen:


Ederra benetan!
Ia sailkapen honetan Jabi eta biok aurkitzeko gauza zareten, jeje:


2011/08/05

EHko itzulia

Badoa:

Bideoa 4 zatitan igo behar izan dut, luzeegia delako.
El vídeo lo tengo que subir en 4 partes, porque es muy largo.

1. zatia:


2. zatia:


3. zatia:


amaiera:

2011/07/26

EH sukarra!!!

Polita, ederra, zoragarria!

Azkenean km. gehiago atera zaizkigu Euskal Herriko itzulia borobiltzeko, baina tira, gozatzeko modukoak.

Lehendabizi, gure atzetik-aurretik etorri diren kotxekoei mila esker euren laguntzagatik. Oso garrantzitsua izan da guretzako geldialdi guztietan.

Eta nola ez, txalo bero eta handi bat itzuli honen antolatzaile nagusiari. Ederto antolatuta, benetan, Iñaki. Zumaiako Soziedadeko bazkaria, itzela! Eta oso jende jatorra. Eskerrik asko!

Eguraldia ez dugu lagun izan, eta batez ere paisaiak eta inguruetaz gozatzeko aukera kendu digu, baina aurreikusitako guztia (eta gehiago) garaiz eta inolako istripu zein pintxazo barik burutu ahal izan dugu.

Bidetik hartutako irudi nahikotxo ditugu, gure kameraman partikularrari esker, Ruben Spielberg, baina behar bezala aurkezteko denboratxue beharko dugu. Pazientzia.

Iruñan:

Bonito, precioso, impresionante!

Al final nos salieron más kms. de los que teníamos previstos para hacer la Euskal Herriko Itzulia, pero bueno, han sido dignos de recordar.

Lo primero, mil gracias a los/las que vinieron por delante/detrás nuestro en coches por su ayuda. Ha sido fundamental para nosotros en todas las paradas del camino.

Y cómo no, un fuerte y gran aplauso al que parió la idea de este viaje. Muy bien organizado, Iñaki. La comida de la Sociedad de Zumaia, soberbia! Y una gente muy maja. Eskerrik asko!

No nos ha acompañado el tiempo, y sobre todo nos ha quitado el placer de disfrutar de los paisajes del entorno, pero todo lo que teníamos planeado hacer (y más) lo hemos completado sin ningún percance.

Tenemos muchos vídeos tomados por las rutas, gracias a nuestro cameraman particular, Ruben Spielberg, pero nos hará falta tiempo para poder montarlo todo en condiciones. Paciencia.

En Iruña:
Laster arte

2011/07/21

Euskal Herriko Itzulia

... eta benetako ordua heldu da!

Asteburu honetan, bai, bagoaz.

Gogorra izango da. 180 km.tako 3 etapa:

1. etapa (zapatuan): Zamudio - Bilbo - Gasteiz - Iruña

2. etapa (domekan): Iruña - Orreaga - Donibane Garazi - Maule - Baiona

3. etapa (astelehenean): Baiona - Donibane Lohitzune - Donostia - Zumaia - Zamudio

Aurrera!!!

2011/07/17

Tunela zeharkatu gendun

Bai horixe, pasa dan eguenean, lagun batzuk tunela aldetik aldera zeharketzeko asmotan alkartu ginan, eta lortu be!

Hasieran ondo...


Azkenengo zatian (50 metro inguru)


uger egin behar izan gendun, batan batek une txar bat pasatu zeuen, baina Bilboko aldean blai blai eginda agertu ginan:


Hori bai, pozaren pozez, eta gure "inkursio"ekaz jarraitzeko asmotan. Gure nahia, egunen baten tunela garbi eta behar bezala egokituta egotea da, (Bilboko aldea oso itxita dago)


horretarako instituzioak arduratu behar direlarik. Horretan gabiltz.

Laster tunela oinez zein bizikletaz lasai lasai zeharkatu ahal izango dugulakoan...