2011/10/27

Arratsaldero - Artxandako tunela

Atzo, ETBko Arratsaldero saioan zuzenean agertu ginan Goio eta biok, Artxandako tunela eta Lezamako trenbide zaharrari buruz berbetan, Xabier Mendia kazetariak ederto eroandako elkarrizketa baten.
Bideo honetan grabatuta dago, 2h.27'40''-tik aurrera, zazpi minututako agerraldia, hain zuzen.
Ia zer deritzozuen.

2011/10/18

Artxandako tunela - Txorierriko atea

Larrabetzutik Bilbora… Artxandako tuneletik… oinez edo biziz.

DSC06849~1Sin título-4

DSC06945~1DSC06775~1

Pasa dan domekan, El Correo egunkariak burutu duen Artxandarako irteeran Artxandako tunela irekitzearen aldeko aldarrikapena egon zen Larrabetzuko guraso batzuen partetik, Txirrin txirrin ere, bertan egon zelarik. Tunel hau irekitzea ezinbestekoa da Larrabetzutik Bilboraino oinez edo bizikletaz natur bide batetik joan ahal izateko. Ekintza honetan Txorierriko Atea testua banatu eta sinadurak bildu dira.

2011/10/15

Ganguren

Rubenek eta biok egindako eskapadatxu bat: Gangurenera igon eta bajatu, ti-ta.

Igoera:


Jeitsiera: