2012/09/25

Gorlizeko martxa

Irailak 23. Gorlizera goaz Mendibikek antolatutako martxan parte hartzera.
Gorlizeko futbol zelaian hasi, Andrakara igo, gero apurke apurke Jata mendira, eta gora behera batzuen ostean, Armintzara jeitsi, Ermua mendira igo eta Gorlizen amaitzeko. Ederra benetan!

Irteeran, Zorribikeko lagunekin:



Jateko lekura (27. km.an) heltzen, Jata gainean:


 Ez du emoten, baina zelango jeitsiera!!!


Txorierriko infernua-2012

Irailaren 9an, beste urte batzuetan bezala, Lezamara joan ginan goiz polit bat pasatzeko asmoz.

Irteeran:

Dana ondo zihoan. Goikolezaldetik pasa ginan oso erritmo onean:



Baina Jabi lurrera jauzi zan, eta martxa utzi behar izan zuen.
Beste biok aurrera joan ginen, Gaztelumendi gora eta behera, jendea aurreratzen, disfrutatzen:




El Viverorako igoeran, gauzak ederto zihoazen, berbetan eta, eguraldia lagun, ibilbideaz gozatzen:


 Baina zulaketa madarikatu baten erruagatik (eta nire abilezia faltagatik), martxa utzi behar izan nuen nik ere. Ruben, betiko moduan, bikain amaitu zuen:


Antolakuntzari dagokionez, ZORIONIK BEROENAK berriro ere Zorribike taldeko kideentzat. Bidea ederto markatuta eta garbituta, laguntzaile asko, eta giro ederra sortaraziz.

Hurrengora arte.

2012/09/17

Lizarra-Estella

Atzo, Irailak 16, Zamudiotik goizeko 7:15etan abiatu ginen Lizarraraino joateko.

Arratiako bailaratik hasi ginen:





Dimako portua igo,















eta Gasteizera. Jarraian, Azazeta portua pasatu,





















eta apurka apurka, Lizarrara heldu ginen.



Dutxa hartu, ondo bazkaldu,

 eta osteratxu eder bat egin genuen herritik.


Hurrengora arte!