2011/11/21

Mungia + Lezamako trenbide zaharra

Domekan paseo ederra eman gendun inguruko bideetatik.

Hasieran, Sondika, Derio, Mungia aldetik, 1975 urtera arte bertatik ibili zan trenaren aztarnen bila:

Sondikako Goiritik Elotxelerriraino, bideak errepide batetik eramaten gaitu, ingelesen hilerria eta Loiu taldearen futbol zelai ondotik pasatu ginen, Larrondoko aintzineko geltokia topo egin arte:

Derioko hilerritik gora egin genuen, Aldekone eta jarraian Aiartzaraino heldu arte. Bertan trenbidearen aztarnarik nabarmenenak aurkitu genituen:




Osteratxu bat Mungia ingurutik, eta Deriora itzuli ginan, Lezamako trenbide zaharraren ibilbide osoa egiteko. Oso egoera onean dago orokorrean, eta gustura Artxandako tuneleraino heldu ginan:


Bizikletak ondo garbitu, eta dutxara...
Hurrengora arte.

2011/11/04

Txorierriko infernua

Zorribiken bideoa aprobetxatuz, guretzako muntaia egin dot. Hona hemen: