Lezamako trenbide zaharra - bidegorria


Historia:

1886an Bilbo auzoko Begoña, Derio, Zamudio eta Lezamako aurreliza lotzeko trenbidea eraikitzeko lehen urratsak eman ziren. Hasieran geltokiak Bilbo, Begoña (geralekua), Artxanda (geralekua), Derio, Zamudio (geralekua) eta Lezama izango ziren. Ikusten den moduan, trenbidearen ibilbidea eragozpentsua zen.
1894an Begoñatik Lezamarako bidea hasi zen zerbitzuan. Hurrengo urtean Bilbotik Begoñarako zatia martxan jarri zen.
Zoritxarrez, trenbide osoa inauguratu eta egun gutxira istripu larri batek gertaera haren poza ilundu zuen. 1895eko uztailaren 7an, goizeko zortzi t'erdietan, "Lezama" lokomotorak bultzatutako hiru bidaiari-kotxe eta furgoi bati, San Rokeko harrobietan 18 tona harriz zamaturiko hiru bagoi gehiago lotu zitzaizkioz. Tren hartan 34 pertsona zihoazen, Bilbora haien baratzetako produktuak saltzera jaisten ziren baserritarrak, gehienak.
Zurbarango tunela igaro ondoren, Galtzadetako geltokitik hurbil zeudela, makinaria, ibilbideak azken zatian zuen aldapa handia zela eta, trena gobernatu ezinik zebilela konturatu zen . Handik gutxira trena bidetik irten zen eta hiru metroko altuerako erreten batetik jaitsi zen. Lehen klaseko kotxea atzeko furgoiaren azpian geratu zen eta gainerakoak gurpilak behekoz gora.
Balantze larria: 13 hildako eta 18 zauritu izan zen.
Zurbarango istripu larriak, Artxanda mendiaren muga gainditzeko hain ibilbide gogorra aukeratzearen hutsa nabarmen utzi zuen. Egoera delikatu horren aurrean, Bilbotik Lezamarako trenaren Konpaniak, Artxandako aldapa gogorrak ekiditzeko ibilbide berria egitea erabaki zuen.
1902an La Olako ingurabidea egiteko baimena eman zen. Galtzadetatik abiatuz, Ciudad Jardin eta La Olatik igaroz, Larrondoko geralekuarekin, Bilbo-Lezama arteko ibilbide berria izango zen. Lutxanatik Mungiarako trenbidearekin Sondikan lotzeko bideska bat ezartzen zen.




En 1886 se dan los primeros pasos para la construcción de un ferrocarril que una Bilbao con las vecinas anteiglesias de Begoña, Derio, Zamudio y Lezama. Las paradas de la futura línea serían: Bilbao, Begoña (apeadero), Artxanda (apeadero), Derio, Zamudio (apeadero) y Lezama. Como se puede comprobar el trazado era dificultoso por el desnivel.
En 1894 entró en servicio el tramo de Begoña a Lezama. Al año siguiente se puso en marcha el tramo restante: de Bilbao a Begoña.
Desgraciadamente, a pocos días de la inauguración de la línea completa la alegría se vio ensombrecida por un triste accidente: a las ocho y media de la mañana del día 7 de julio de 1895 en las canteras de San Roque se incorporaron tres vagones cargados con 18 toneladas de piedras a los tres que ya arrastraba la locomotora "Lezama", que estaba formado por un furgón y tres vagones de pasajeros, en los que iban 34 pasajeros, la mayoría baserritarras que bajaban a Bilbao a vender los productos de sus huertos.
Después de pasar el tunel de Artxanda, cuando llegaba a las Calzadas de Mallona, el maquinista se dio cuenta que no controlaba el tren en la cuesta del último tramo. En poco tiempo el tren se salió de la vía cayendo en una zanja de 3 metros de altura. Un vagón de primera quedó debajo de la locomotora. El balance fue terrible: 13 muertos y 18 heridos.
Después del terrible accidente quedó claro el error que suponía incluir en el trazado tanto desnivel para superar la pendiente de Artxanda. Como consecuencia de esta situación, la Compañía del tren de Bilbao a Lezama decidío diseñar un nuevo trazado para la vía.
En 1902 se aprobó la variante de La Ola. El nuevo trazado saliendo de las Calzadas pasaría por Ciudad Jardín y La Ola, con una estación en Larrondo. También se contemplaba que en Sondika se uniera con la variante que enlazaría Lutxana con Munguia.



Gure proposamena:  bide zaharra berreskuratzea



Txorierrin bizi garenok ondo dakigu zelango paradisuan mugitzen garen. Mendiz ingurutako bailara ederra, leku guztietatik gertu, eta lasaitasun eta naturaz blai aldi berean.

Baina arazoa, natura jagoteko modurik onena erabiltzerakoan datorkigu. Hau da, bailaratik bizikletaz ibiltzea, batez ere adin txikiko neska-mutilekaz, arriskutsua da. Kontutan hartu behar dugu bertoko errepideetan bazterbide edo arzen gutxi dagoela, gehienak egoera txarrean, eta zenbait herritan eraikitzen dabiltzan espaloietatik ezin omen da bizikletaz ibili, beraz, gaitzerdi.

Gezurra dirudi Larrabetzu moduko herri batetik, jendea inora ere ezin joatea bizikleta hartuta. Izan ere, familia-txangoak egiteko, jendea kotxez hurbildu behar da egokia den lekuren batetara. Esaten dan moduan, “zoro” batzuk baino ez dira ateratzen errepideetara gurpil biren gainean pedalak eragiten.


- Txorierriko bidegorria

Hainbat proiektu aurrera ateratzen ari dira aspaldi honetan, Txorierriko korredorea, aireporturako trenbide barria, abiadura handiko trena, etab. Horretarako dirua eta denbora soberan omen dago, baina Txorierri zeharkatuko duen bidegorria proiektuen artean badago ere, atzeratu baino ez da egiten, bitartean mendiak gero eta zulatuago geratzen dabiltzalarik.

Bidegorria ezinbestekotzat jotzen dugu, bailarako jendea, eta kanpotik datozenak, inguruaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Bidegorriaren ibilbidea, hasiera baten, eta Aldundiaren proiektuaren arabera, Txorierri zeharkatzen duen N-637 errepidearen bazterretik joango litzateke, baina 2010eko apirilean burututako Lezamako obretan, non espaloi barria eraiki eta bidea txukundu duten, ez dago bidegorriaren arrastorik ere. Are gehiago, bazterbide txiki bat ere ez dute utzi.


Gure ustez, bidegorria jende askok erabiliko luke. Paseo bat emoteko, lanera joateko, Derioko institutuan ikasten duten gazte txorierritarrok bertara joateko, etab.

Larrabetzun hasita, Lezamarako espaloiaren zati bat (metro bat inguru zentzu bakoitzean) gorriz pintatu ezkero, nahikoa izango litzateke jendeak inolako arazorik gabe lehenengo kilometroak egin ahal izateko:
 
Artebakarran horrelako irtenbidea topatzen dugu:
 









Arazoa zera da: espaloia Lezamaraino ez dala heltzen, eta Lezaman bertan egindakoaz gauza bera esan genezake:

Errepideak bardin jarraitzen du: espaloia dagoen zatitan, bidebazterrik ez, zati batzutan bidebazter txukuna topatzen dugu, eta segiduan zikinkeriz beteta ala zuzenean desagertzen da...

Zati hau Lezamako Gurutzea eta Zamudioko gasolindegiaren artean dago, bertan bidebazter zabala baina zikina topatzen dugularik:
Adibide moduan, Gamizen eta Artebakarran aprobetxatutako bidebazterra ikus dezakegu, gorriz pintatu eta ondo garbituta mantendu ezkero, horrelako bidegorri bat geratzen da:


Zamudiora helduta, bidegorria industrialdeetatik jarraitzea irtenbide interesgarria izango litzateke: Torrelarragoiti, Pinoa, Ugaldeguren I-II-III, Elotxelerri, Sondikaraino, elkar lotuta daude, errepide zabalak eta lasaiak dituzte, asteburuetan batez ere. Hauxe da Ugaldegurengo zati bat. Oso errepide zabala, espaloia eta guzti. Ikusten dan muduan, bizikletentzako zati bat ipini ezkero, oraindik ere, lekua soberan geratzen da beste ibilgailuentzako:

Errepidearen beste aldetik ere, hau da, Parke Teknologikoa zeharkatuta eta Seminarioraino, beste bidegorri bat egin daiteke.


Adibideekin jarraituz, Bizkaiko beste puntu batean, Foruan, Gernika ondoan, horrelako bidegorri bat ikusten dugu. Metro bat zentzu bakoitzean nahikoa da bizikletaz paseo lasai bat emateko:








- Done Jakue bidearen alternatiba



Jakina dan moduan, Done Jakue ala Santiago bidea bertotik pasatzen da, ...Goikoelezalde-Larrabetzu-Lezama-Zamudio-Bilbo... Erromesek, oinez zein bizikletaz egin ohi dute bide luze eta ospetsu hau. Zelango gozamen handia izango litzatekeen ibiltari kementsu hauentzako, bertoko errepideko bazter batetik (kotxeak etabar ondo-ondotik paseta) joan ordez, bidegorrian bertan markatutako bidetik joan ahal izatea!
Irudi honetan argi ikusten da zelango bidea beharko litzatekeen, gure kasuan apur bat estuagoa izan zitekeelarik (arestian aipatu moduan, metro bat zentzu bakoitzeko):



Hurrengo irudian, berdez, gaur egungo Santiago bidea ikus dezakegu, Zamudiotik Bilborantza igoeran, oso  aldapa gogorra, batez ere bizikletan poltsak edo alforjak eroan ezkero. Gorriz, Lezamako trenbide zaharra berreskuratzekotan, bizikletaz egiten duten erromesentzako proposa daiteken bide barria, aldapa xuabeagoekin, askoz atseginagoa eta historiaz betetakoa:




- Lezamako trenbide zaharra

Dakigun moduan, Bilbo aldeko Lezamako trenbide zaharra, aspalditik hiriko beste kale bat da, aintzineko geltokian eta tunelean amaitzen delarik, Artxandako magalean bertan.
Kale honetaz gain, inguruan bide pilo bat zabaldu, garbitu eta egokitu dira bizikletaz zein oinez ibiltzeko, informazio panelak eta guzti jarri dituzte bertan.

Baina tunelera heltzean, ezusteko handia hartzen dugu. Geltoki zaharra korta moduan erabilita, tunelaren sarrera harrizko hesi batek itxita, animaliek ura edan dezaten aprobetxatu egin dute.
Tunela nahiko egoera onean dago barrutik.
Sondika aldetik sartuta, erdia baino gehiago egiteko aukera izan genuen egun batean. Apur bat garbitu ezkero, pasabide ederra izango litzateke Bilbo eta Sondika elkar lotzeko, aintzineko trenak egiten zuen legez.

Behin tunela paseta, metro batzutan bidezidor estu batetik igarota,

pista zabal eta eder bat topatzen dugu, kilometro pare bat inolako eragozpenik gabe egiteko modukoak. Bertoko baserrietara ura eramateko eraikitako ur depositoen mantenimendurako, bide zaharra aprobetxatuz, pista ezin hobeto ikusten dugu, zati hau ikutu ere ez da egin behar:
San Roke bidea errepidea zehartzatzen dugunean, bapatean trenbide zaharraren itxura guztiz aldatzen da. Hasieran bidezidor estu batetik sartzen gara,
jarraian, uraren eraginez bidea lokaztu eta ureztatutako zati batzuetatik pasatzen gara, bertotik ibiltzen diren pertsonek alboko bideak "zabaldu" behar izan dituztelarik,
(lur-jauzi bat eta guzti)
baina bideak aurrera jarritzen du, beherantza, Galbarriatu auzoko behekaldean dabilen errekarantz:
Azkenean, trenbidearen punturik baxuenera heltzen gara, Galbarriatu auzoko errepide zaharra metro batzutan zapaldu, erreka gainetik pasatu, eta segiduan errekaren beste ertzetik doan bide ederrera sartzen gara:
 Zalantzarik gabe, bidearen zatirik ederrena,
lastima, lur-jauziak direla eta, bidea guztiz moztuta geratu zela,
horregatik, bertatik ibiltzen den jendeak, erreka hainbat aldiz alde batera eta bestera zeharkatuz, bidea jarraitu ahal izan du:
Akenean, errekaren goiko aldera heltzen gara, eta, errepide estu batetik metro batzuk egin ostean, laster topatzen dugu Txorierriko korredorearen azpitik doan tunela:
Horrela, Sondikako Elotxelerri poligonoan sartzen gara
eta apurke apurke, egungo trenbidearen parean ibiltzen gara
bidegorri nimiño bat zeharkatu
eta Derioko hilerrira heldu gara


- Laburbilduz, bide hau oso erraz berreskura daiteke, orokorrean ondo garbitu, zati batzutan apur bat zabaldu, eta lokaztuten diren zatietan harritxuak bota lur bigunaren gainean, horrela, bidean sortzen diren holango putzuak eta saiesteko.

Hona hemen, plano batetan trenbidearen ibilbidea guztiz zehaztuta eta azalduta:


Ver
Lezamako trenbide zaharra en un mapa más grande

Lezamako trenbide zaharraren bideoa euskeraz:


Lezamako trenbide zaharraren bideoa gaztelaniaz:



Argi dago, ibilbide berdeetako puntu erakargarri bat tunelak  direla. Gure kasuan 500 metrotako tunel bat daukagu, nahiko erreza berreskuratzeko. Galdetu, bestela, Estatu Batuetako jende honi, 1.200 metroko tunela berreskuratu ahal izan dutela (hori bai, 30 urteetako lana eta kemenaren ostean):

Cal Park Tunnel Opens! from Streetfilms on Vimeo.



Azken baten, honelako irtenbide bat oso egokia izango litzateke Txorierriko bidegorria eta Lezamako trenbide zaharra lotzeko, Mungirako lotura ere kontutan hartuta:




- Geldi dauden proiektuak

Aldundiaren proiektuak hauexek dira, baina urteak paseta, oso gutxi atera dira aurrera. Ia gure seme-alabek honetaz gozatzeko aukera duten!


PLAN DIRECTOR CICLABLE (Bizkaiko Foru Aldundiak egindako txostena)

· Acondicionamiento y mejora de la red viaria actual para su uso ciclable
En este aparado, y en lo referente a las actuaciones que estamos llevando a cabo en aquéllas carreteras de nuestra competencia, podemos destacar las siguientes medidas actualmente en marcha:
.- Limpieza de los arcenes, aumentando su frecuencia y priorizando las carreteras de mayor uso ciclista.
.- Habilitación de los arcenes para uso ciclable preferente. En este caso se hallaría la  experiencia que desarrollaremos en breve, por ejemplo, en la carretera que discurre de Mungia a Fika, donde se procederá a un reordenamiento de la actual plataforma mediante un estrechamiento de la calzada rodada (de 3,5 m. a 3,10 m. por regla general), lo que conllevará una reducción de la velocidad, a la vez que se incrementan los actuales arcenes, se pintan de rojo y se señalizan para su uso ciclista preferente, acondicionando un carril-bici unidireccional en cada sentido de circulación.
.- Adaptación de la actual plataforma rodada con reordenamiento de sus anchos de circulación al objeto de acondicionar en uno de sus lados una senda-bici bidireccional “suficientemente” segregada mediante bordillo, bolardos y señalización vertical y transversal, además de proceder a una reducción de la velocidad motorizada.

· Promover el acondicionamiento de caminos naturales
Consiste en apoyar el acondicionamiento de recorridos aptos para su tránsito en bicicleta desde una perspectiva más rural o de acercamiento al medio natural y recreativa (turismo verde):

La conocida como “Vía vieja de Lezama” en el tramo que transita desde el límite con Bilbao hasta Bidecruces (Sondika) y que supondría una recuperación de enorme valor paisajístico y demanda por su proximidad y accesibilidad a Bilbao por Artxanda.

_______________________________________________

Aholku garrantzitsu bat bizikletazale guztiontzako:

Inguruaz disfrutatzeko, errespeta ditzagun errepide eta bideetako zirkulazio arauak, kontu handiz ibili bidegurutzeetan, jagon dezagun erabiltzen gabiltzan bidea, paperak eta sobera guztiak poltsikoan gorde zaramontzi bat topatu arte, eta ezinbestekoena...


KASKOA buruan, eta ibili munduan!!!



Mahai gainean jartzen dugun eskakizuna horixe da, hain zuzen: bizikletaz lasaitasunez ibiltzeko aukera.




EUROPA

Dakigun moduan, Europako ia leku guztietan, gurean baino erreztasun eta baliobide gehiago dituzte bizikleta garraiobide zein osteratxoak egiteko erabiltzen dutenek.
Adibideren bat ipintzekotan, Parisen bertan egokitu duten bus-taxi-bizikleta karrila daukagu ikusgai. Zaila ematen du bizikleta eta busak bide bardinetik joateak, baina argi dago guztion laguntzagaz, pazientziaz eta errespetuaz, Parisen ahal bada,... Bilbon zer esanik ez!



Adibedeekin jarraituz, Alemania aldetik, kilometro eta kilometrotako bidegorri sareak prest dituzte herrien artean bizikletaz mugitu ahal izateko, dana ederto seinalizatuta eta jagonda.
Holandan:
Belgikan:

2 comentarios: