Lezamako trenbide zaharraren istoria ezagutzeko, eta berreskuratzeko proiektuaz jakiteko, Hamaika telebistak egindako erreportai bat duzue ikusgai, Txirrin txirrineko jendea eta Larrabetzuko Guraso Elkartekoak protagonista direlarik:
Erreportaian aipatu ez genuen ideia garrantzitsu bat:
- Goizetan, Larrabetzutik Bilbora lanera bizikletaz joaten naizenean, Zamudion Galbarriatuko errepidetik eta jarraian Santo Domingokotik igotzen naiz, bertatik, hainbat kotxe, ilada amaitezin bat, Bilbotik Txorierrirantza jeisten ikusten dut, kotxe bakoitzean pertsona bana, gehienetan. Horrelakoetan, nire buruari zera galdetzen diot:
Artxandako tunela eta Lezamako trenbide zaharra zabalik eta erabiltzeko prest egongo balitz, hauetariko zenbat joango lirateke euren lantokietara bizikletaz?
Izan ere, askok eta askok, Txorierrin dauden industrialguneetako lantegietara joaten dira, eta erantzuna hauxe da:
Bat, bi,... ehun baino gehiago agian...
Noizko izango dugu aukera eder hori?
No hay comentarios:
Publicar un comentario