2012/09/25

Txorierriko infernua-2012

Irailaren 9an, beste urte batzuetan bezala, Lezamara joan ginan goiz polit bat pasatzeko asmoz.

Irteeran:

Dana ondo zihoan. Goikolezaldetik pasa ginan oso erritmo onean:



Baina Jabi lurrera jauzi zan, eta martxa utzi behar izan zuen.
Beste biok aurrera joan ginen, Gaztelumendi gora eta behera, jendea aurreratzen, disfrutatzen:




El Viverorako igoeran, gauzak ederto zihoazen, berbetan eta, eguraldia lagun, ibilbideaz gozatzen:


 Baina zulaketa madarikatu baten erruagatik (eta nire abilezia faltagatik), martxa utzi behar izan nuen nik ere. Ruben, betiko moduan, bikain amaitu zuen:


Antolakuntzari dagokionez, ZORIONIK BEROENAK berriro ere Zorribike taldeko kideentzat. Bidea ederto markatuta eta garbituta, laguntzaile asko, eta giro ederra sortaraziz.

Hurrengora arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario