2013/07/19

Open Oiartzun 2013

... ya he salido del HORNO ...

Rubenen hitzak oso adierazgarriak dira, Oiartzun inguruko mendien magalean egindako lasterketaren amaieran. Basoen artean, beroa eta umela izan zen, aldapa gogorrak tarteko, labe baten tankera hartu arte.





Biker guztiek goraipatzeko lana egin zuten, bai horixe!
Hasieratik gogortasuna ageri zen, herritik irten eta berehala sekulako aldapa pikua eta luzea igo behar izan zutelarik.

Rubenek bere mailan jarraitu zuen, lasterketa serioa eginez, eta nahiz eta lehengo itzulian jauzi zen, zuhaitz baten kontra manillarrarekin jo ostean, bigarren postua eskuratu zuen.

Beraz, lasterketa bakarraren faltan, Euskadiko txapelketa poltsikoan duela ziurtatu dezakegu. Zorionak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario