2011/05/18

kritikONA

Pasa dan zapatuan, maiatzak 14, txirrindulari konzentrazio erraldoia antolatu zan Bilbon, bizikletentzako eremu egoki eta ziurrak eskatzeko asmoz. Bilboko Biziz-bizi taldeak antolatuta, kritikONA izena ipini eutsien.
Mila lagun inguru alkartu ginan berton, giro alai eta koloretsuan.

Areatzako kioskoan hasita
Bailenetik gora, Las Cortesetik bajatu
San Antonera
Deusturaino
eta Euskaldunatik igo barriro
Jende asko


Entzun ziran kanten artean, hauxe izan zan nahiena:

Oso jatorrak gara gu
eta ez dugu kutsaaaatzen
eta ez dugu kutsaaaatzen
Oso jatorrak gara gu

Aupa bizikletazaleok!!!

PD. datorren 29an, domeka, Bilboko Udaletxetik Artxandako tuneleraino martxa polit bat antolatuta dago.
ERDU!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario