2011/09/06

Txorierriko Infernua

Pasa dan domekan, Lezamara hurbildu ginan beste urte batez, Txorierriko Infernuan parte hartzeko asmoz, Jabi, Ruben eta hirurok.
Ruben, Edugaz berbetan:

Eguraldiaren iragarpenak euria zekarrela zioen, baina zorionez, ez ginen buzti. Hori bai, aurreko egunetako euriaren ondorioz, bide zati batzuk nahiko lokaztuta egon ziren, baina orokorrean, ibilbidea oso egoera onean egon zen, batez ere, hilabete hauetan antolatzaileek egin duten lanari esker.
Izan ere, blog honetatik, gure zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu Zorribike taldekoei, aurten inoiz baino hobeto prestatu dutelako Martxa gogor eta polit hau. Rubenek esango lukeen moduan, "perfekto!".

Betiko moduan, oso giro polita irteera puntuan, 56 txirrindulari konpetitzeko ibilbidea egiteko prest (57 km.), eta 113 gehiago urteroko martxari aurre egiteko (42 km.)
Ruben eta biok, Alaitzegaz berbetan:

Gure irteera "profesionalena" baino 10 minutu beranduago izan zen, eta benetan igerri zela, benetako martxa ematen zuen, erritmo lasaiagoa hasieratik,... askoz hobeto.
Ruben, betiko moduan, aurrekoekin, lehenengo 5en artean, ni apur bat atzerago, eta Jabi lasai lasai bere lagunarekin atzekaldetik.

Goikoelexaldera heldu ginanean, Oiartzungo mutil bat hurbildu zitzaidan, ibilbideaz zenbait gauza komentatu genituen (berak ez zuen ezagutzen), eta aurrera jo zuen, oso indartsu ikusi nuen.
Ibilbidearen erdirantza hurbiltzen ari ginela, erreferentzia bi eman zizkidaten:
- Geldosetik jeisten:
"Ruben te saca un poco de distancia!"
"ya me imagino, eskerrik asko!"
-Erreka zeharkatzean, Edu, zehatzagoa:
"6. zoaz! Ruben 2. Orain dela 5-6 minutu pasatu da!" Eskerrik asko, Edu, txapeldun!

Bigarren zatian, Rubenek bere erritmo "demoledor"arekin jarraitu zuen (baina bere esanetan lasai, patxadaz, berarenganaino heldu zen Oiartzundarrarekin hizketan),
eta ni apur bat moteldu nintzen.

El Viverorako jeitsieran hartutako argazkiak. Gure Larrabetzuko laguna, Negu, animatu zan eta benetan disfrutatu zuen.
lasai lasai


Azkenean, Ruben 2. (monstruo, makina,...), eta goiz polit bat pasatu genuen. Jabi birritan jauzi zan, eta ni behin, baina ezer larririk ez.

http://www.zorribike.com/ web orrialdean martxaren denborak eta argazkiak argitaratzen dituztenean, hementxe jarriko ditugu.

Denborak:(click irudian handiago ikusteko):



Pasa dan urteko (2010) argazkiak:



1 comentario:

  1. Oso ondo egon zen Txorierriko infernua.
    Hurrengo urtean 3.15 baino gutxiago ein biadot.

    negu

    ResponderEliminar